XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hizkuntz kudeaketa enpresan plazaratu du Donostiako Udalak

Enpresa eta erakundeen hizkuntz kudeaketa bideratzeko erabiltzen duen metodologia eta eskaintzen duen zerbitzuak jasotzen dituen Hizkuntz kudeaketa enpresan liburuxka kaleratu du Donostiako Euskararen Udal Patronatuak.

Hizkuntz kudeaketa, enpresen eta erakundeen baitan komunikaziorako eta giza baliabideetarako estrategia hobetzeko tresna da, erabiltzaileei zerbitzu hobea eskaintzen laguntzen duen tresna.

15.000 ale plazaratu ditu Patronatuak, hainbat enpresa eta erakundetan banatzeko.

Beatriz Otaegi zinegotziak adierazi duenez, euskararen nooaren ikuspegitik enpresa mundua etorkizun hurbileko erronka bihurtu da, baina era berean, enpresek bezeroekiko harremanetan prestigioa eta kalitatea eskaini nahi badute, hizkuntzen erabilera egokia erabaki estrategikoa da, eta pertsonalaren hizkuntz gaitasuna ziurtatzea komeni da.